Guztira 500 plaza eskainiko dituzte, bost udaleku programatan banatuta. Aisialdi eskaintza astelehenetik barikura egingo dute 9:00etatik 14:00etara. Izena emateko programa bakoitzari dagokion atalera joan eta inprimakia bete beharko da. Horretarako epea apirilaren 25ean zabalduko dute eta maiatzaren 2ra arte egongo da martxan. Eskaintzak honakoak dira:
- Txiki Txoko (2016-2018 bitartean jaiotakoentzat)
- Hiri Kanpamendua (2012-2015 bitartean jaiotakoentzat)
- Abentura (2008-2011 bitartean jaiotakoentzat)
- Ingelesez Olgetan (2008-2014 bitartean jaiotakoentzat)
- Kirol Udalekua (2008-2014 bitartean jaiotakoentzat)
Eskaintzen den plaza kopurua baino eskatzaile gehigo balego, udalak zozketa egingo du maiatzaren 4an, eta maiatzaren 5etik 16ra bitartean konfirmatuko lituzke plazak. Hamabostaldi bateko iraupena duten udalekuek 90 euro balio dute. Bi hamabostaldik, 150. Dena dela, Durangoko Udalak deskontuak egingo ditu anai-arreba bi inskribatzen diren kasuetan eta familia ugarietan.
Informazio gehiago gura duenak udalaren web orrira, 946030033 telefonora, 630815243 whatsapp zenbakira edo intxaurrondo@durango.eus helbidera jo dezake.