Andereak elkarteak errefuxiatu ukrainarren "bortxaketa eta sexu-esplotazioa" salatuko ditu eguenean. Elkarte durangarrak dioenez, "mafiek" errefuxiatu ukrainarrak "zelatatzen dituzte mugetan", eta "proxenetak haien zaurgarritasun egoeraz baliatzen dira emakumeak sexu esplotaziora bideratzeko". Andereak elkartearen berbetan, "bortxatu, erail eta beren ingurutik
erauziak, trafikatuak eta prostituituak diren emakumeak dira" gerraren "lehen kaltetuak".
Bestalde, elkarteak gaineratu du Ukraina "alokairuko sabelen paradisua" dela, bitartekaritza lan hori egiten duten agentziek "kontratu zorrotzak" eskaini dizkietela gerra garaiotan. Elkarte durangarrak dioenez, urtero, 2.500 bat ume jaiotzen dira "alokairuko sabelak" erabilita. Hori guztia salatzeko elkarretaratzea egingo dute, eguaztenean, hilaren 30ean. Andra Marin izango da. 18:30ean.