Ikasle Abertzaleek deituta, atzo milaka gaztek irten zuten Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako kaleetara. Hezkuntza erreforma salatzeko greba egin, eta "hezkuntza sistema sozialista" aldarrikatu zuten. Gasteizko mobilizazioan hainbat istilu izan zen Ertzaintzaren eta manifestarien artean. Segurtasun Sailaren berbetan 34 gazte atxilotu zituzten, eta Durangaldeko Ikasle Abertzaleek jakinarazi dutenez, durangarra da euretariko bat. "Desordena publikoa" eragitea egotzi diete. Atxiloturiko gazte guztiak aske utzi zituztela jakinarazi du Segurtasun Sailak, baina adierazi du datozen egunetan epailearen aurretik igaro beharko dutela. Atxiloketak salatzeko, Durangaldeko Ikasle Abertzaleek kontzentrazioa egin zuten atzo Ezkurdin.