Abesti feministen lehiaketa San Agustinen, zapatuan

Anboto 2022ko mar. 23a, 09:20

Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Aurten 39 abesti aurkeztu dira lehiaketara. Inoizko kopururik handiena.

Zapatuan aldarri eta kantu feministez beteko dira San Agustin Kulturguneko barrualdeak. Durangoko Berdintasun Sailak Abesti Feministen IV. lehiaketa antolatu du eta jendaurrean entzungai egongo dira musika adierazpenak eta sorkuntza feministak. Egitasmoa bilakaera polita izaten ari da. 2018an aurkeztutako 11 parte hartzaileen kopurua atzean utzita, aurtengoak 39 artista batuko baititu. “Emakume eta gizonen arteko berdintasuna irudikatu eta deskribatzen duten abestiak bilatzen ditugu; Genero aniztasuna goresten dutenak, desberdintasunak azalaratzen dituztenak; maitasuna jabekuntzatik ulertzen dutenak edota genero estereotipoak sahiesten dituztenak. Durangoko emakumeak ahaldundu nahi ditugu, eta kultura helburu hori lortzeko bidelagun izan daiteke”, adierazi dute Garazi Errasti eta Neskutz Rodriguez zinegotziek.

Aurkeztutako lanak, kategoriaka:

  • Bakarlariak – EZ  jatorrizko abestiak: 5 abesti
  • Bakarlariak –jatorrizko abestiak:  14 abesti
  • Taldeak - EZ  jatorrizko abestiak: 3 abesti
  • Taldeak -  jatorrizko abestiak: 4 abesti
  • 30 urtetik gorakoak: 13 abesti

    Sariak:
  • Sorkuntza propioa (jatorrizko letra eta musika):
    • Bakarlari jatorrizko abesti onenaren saria: 600 €
    • Taldeko jatorrizko abesti onenaren saria: 600€
  • Bertsioak:
    • Jatorrizko abestia ez den bakarlari emanaldi onenaren saria: 500€
    • Abesti ez-originala duen taldeko emanaldirik onenari saria: 500€
    • Publikoaren saria abesti onenari: 350€ (martxoaren 26ko 19:00ak arte, publikoak
      bere abesti gustukoena aukeratu ahal izango du Durango Berdintasuna facebookeko orrian. Facebooken "atsegin dut" gehien dituen bideoak irabaziko du saria)
    • 30 urtetik gorakoentzako abesti onenari: 400€
    • Aipamen bereziak: 150€ gainerako finalistentzat. Beste sarietako bat lortzen
      dutenentzat izan ezik, publikoaren saria barne.

Finalera ikusle giza joateko, martxoaren 24a baino lehen izena eman behar da 
andragunea@durango.eus  helbidean edo 944 657 092 telefono zenbakian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!