Durangoko bidegorri sarea hedatzeko lanak lehiaketa publikora atera dituzte

Anboto 2022ko mar. 23a, 10:40

Udalak 148.000 euro bideratuko ditu egitasmora. Proiektua iazko aurrekontu parte hartzaileetako garaileetako bat izan zen.

Durangoko Udalak lehiaketa publikora atera du bidegorri sarea handitzeko proiektua. Trazadura berriagaz, Sasikoa kaleko bizikleta sarea eta Iurretako poligonoa batuko dute. Hau da, Cafés Baqué enpresa dagoen ingurua. Era berean, Eguzkitzako bidea oinezkoentzako eta bizikletentzako egokituko dute. Horrez gainera, udalak erdiguneko hainbat kale egokitu gura ditu seinaleekin. Lehentasuna bizikletari eman gura diote, ibilgailu motordunen gainetik. Aldaketa horiek Sanagustinalde, Barandiaran, Herriko Gudarien kaleari, Zumalakarregiri eta Ermodori eragingo die. Udalak 148.000 euroan lizitatuko ditu lanak. Esleipena eginda, enpresa onuradunak 6 hilabeteko epea iazngo du lanak amaitzeko. Proiektu honek iazko aurrekontu parte hartzaileei eskerrak ikusi du argia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!