Auzitegiak arrazoia eman dio ELAri, Durangoko udaltzaingoak iazko ez-jaietan egindako errefortzuen aferan

Anboto 2022ko mar. 21a, 11:11

Epaileak "askatasun sindikalari loturiko oinarrizko eskubideak urratu" zirela ebatzi du, "negozioazio kolektiboari dagokion eskubidean".

ELAk jakinarazi duenez, Bilboko auzitegi batek arrazoia eman dio sindikatuari, iazko ez-jaietan Durangoko udaltzaingoak egin zituen errefortzu txandak direla eta. Iazko San Fausto jaietako datetan, Durangoko Udalaren eskariz, udaltzaingoak lanaldiak indartu zituen kalean egon zitezkeen eta tabernetan egon zitezkeen osasun arau-hausteak zaintzeko. ELAk txanda gehigarri haiek "inposizioa" zirela kritikatu zuen, eta salaketa ipini zuen auzitegian. Orain, epaia iritsi da. Auzitegiak arrazoia eman dio ELAri, "askatasun sindikalari loturiko oinarrizko eskubideak urratu" zirelako, "negozioazio kolektiboari dagokion eskubidean". Sindikatuak kritikatu duenez, honek gastu bat ekarriko die Durangoko herritarrei. Udaltzainek sartu behar izan zituzten ordu extrak eta abokatuen ordainketak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!