"'Gerrari ez' esaten diogu garrantzitsua delako"

Anboto 2022ko mar. 19a, 20:18

Gerraren aurkako kontzentrazioa egin dute Durangaldeko KEM-MOC-ek deituta.

Dozenaka lagun batu dira gaur iluntzean Durangoko Andra Marian gerraren aurkako aldarriagaz. Durangaldeko KEM-MOC-ek deituta mobilizazioan azaldu dutenez, "gatazkak armen erabileraren bidez konpontzea justifikatzen dugun bitartean, gerrak existitzen jarraituko dute. Afganistan, Yemen, Nigeria, Palestina, Etiopia, … eta orain Ukraina. Gaur egun 50 gerra aktibo baino gehiago daude munduan".

Gaineratu dutenez, "gerrarik gabeko gizartea nahi dugu, non familiek besteen anbizioengatik elkar hil ez dezaten. Ez dizkiegu gure seme-alabei makilak ematen jazarleen kontra egiteko. Gure seme-alabak gatazkei justiziaren eta indarkeria ezaren bidez aurre egiteko hezten ditugu".

Kontzentrazioaren deitzaileek galdera utzi dute mahai gainean: "Zergatik guretzako ez duguna nahi, besteentzako nahi dugu?"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!