Zabalik dago Durangaldeko ekoizleen ‘Etartie’

Anboto 2022ko martxoaren 17a

Eskualdeko dozena bat ekoizlek euren produktuak saltzeko postu bat ipini dute Durangoko hornidura merkatuan.

Postua martitzenetik barikura egongo da zabalik. Martitzen eta eguaztenetan arratsaldez zabalduko dute, 17:00etatik 19:30era. Eguenetan, arratsaldez ez ezik, goizetan ere bai, 11:30etik 13:30era. Barikuetan, berriz, goizetan egongo da zabalik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!