Durangoko Udalak jakinarazi du datozen egunetan Arandoñotorre kalea urbanizatzeko lanak hasiko dituela. Lanek ia 505.000 euroko aurrekontua izango dute eta lau bat hilabete iraungo dute. Berrurbanizazioa kota bakarrean gauzatuko da, alboan dagoen Montevideo Etorbidearen antzera. Espaloiak hiru metroko zabalera izango du eta aparkalekuak linean jarriko dira kalearen alde bakoitzean. Aurreko lanez gain, hainbat zuhaitz landatuko dira kalean zehar. Horrez gain, udal zerbitzu guztiak berrituko dira (ur edangarria, ur-zikinak, euri urak, telefonia eta argindar sareak) lan hauek aprobetxatuz. Udalaren esanetan, ingurua "ahaztuta egon da urte luzez". Lan horiei eskerrak "irisgarritasuna bermatu eta alboko kaleetako irudi berritua" emango diete kaleei.