Joan zen asteburuan 20 urtez azpiko Espainiako atletismo txapelketa lehiatu zuten Antequeran (Malaga, Espainia) eta Durango Kirol Taldean dabilen Markel Fernandez sopeloztarrak zilarrezko domina irabazi zuen 400 metrotan. Honako hau izan zen bere denbora: 47.56. Bere adineko euskal atleta batek inoiz lortu duen markarik onena da. Aurreko marka Ibai Serranorena zen: 47.87. Beraz, orain Fernandezena da Euskadiko errekorra 20 urtez azpiko mailan.
Markel Fernandez ezkerrean, podiumeko bigarren tokian.