Iruzurrak eta lapurretak ekiditeko aholkuak, Durangon adinekoei zuzendutako hitzaldi sortaren barruan

Anboto 2022ko mar. 14a, 14:13

Durangoko udaleko zinegotzi eta teknikariak eta udaltzaingoko arduradunak gaurko prentsaurrekoan.

Durango Udalak adinekoen artean segurtasuna eta prebentzioa sustatzeko hitzaldi sorta aurkeztu du gaur. Nagusien artean autonomia areagotzea eta segurtasun neurriak hartzearen garrantziaren berri ematea dira hitzaldien helburuak.

Datu moduan, 2021ko urtarriletik hona puntu bat pasatxoan hazi da 60 urtetik gorako durangarren kopurua; %25,97tik %27,22ra, hain zuzen. Durangon bizi diren 29.620 pertsonetatik 8.064 dira 60 urtetik gorakoak. 80 urtetik gorakoen kopurua, berriz, honako hau da: 1.845. Gaurko prentsaurrekoan eman dituzte datu horiek.

Lau berbaldi sortatan beste hainbeste gai jorratuko dituzte. Gaiak honako hauek dira: Adinekoek jasaten dituzten iruzurrak eta lapurretak, bide-segurtasuna, lehen laguntzetako prestakuntza eta etxeetako segurtasuna (erorikoak…).

Hitzaldiak udalak antolatzen dituen tailer psikosozialetan emango dira, hau da, dagoeneko sortuta dauden taldeetan: Adinekoen egoitzan, San Faustokoan, Aramotz auzokoan eta Magdalena auzokoan. Horrez gainera, gai batzuetan hitzaldi irekiak emango dituzte kolektibo osoari zuzenduta. Etxeko segurtasunari lotutako hitzaldi irekirik ez da egingo; gainerako hiruretan bai egingo dira. Durangoko Udal Egoitzan izango da eta izena aurretik eman behar da udal egoitzara deituta.

Ekimen hau PSE-EEk proposatu zuen 2022ko aurrekontuei begira eta onartu egin zen. Elkarlanerako adibide moduan jarri dute gaurko prentsaurrekoan Gobernu Taldean dauden EH Bilduk eta Herriaren Eskubidea-Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk berak. 

Honakoa da berbaldiei buruzko informazioa:

IRUZURRAK ETA LAPURRETAK

Helburua: Adinekoek jasan ditzaketen iruzur eta lapurretei (kalean nahiz etxean) buruzko informazioa eta prebentzioa eskaintzea eta iruzurrak saihesteko tresna eta aholku erabilgarriak eskaintzea.

Norekin? Durangoko udaltzaingoarekin lankidetzan.

Noiz:

  • Martxoak 15, 11:00: Adinekoen egoitzako tailer psikosoziala.
  • Martxoak 17, 11:00: San Faustoko tailer psikosoziala.
  • Martxoak 22, 11:00: Aramotz auzoko tailer psikosoziala.
  • Martxoak 23, 11:00: Madalenako tailer psikosoziala.
  • Martxoak 30, 17:00: HITZALDI IREKIA, Durangoko Udal Egoitzan.

BIDE SEGURTASUNA

Helburuak: Bide-jarrera seguru baten onurak ezagutzeko informazioa eskaintzea; bizikleten, patineteen, oinezkoen, ibilgailuen eta abarren arteko bizikidetza sustatzea…

Norekin? Stop Bide Indarkeria, Durangoko udaltzaingoa eta 'Durango Atsegina' programako talde eragileko kidea.

Noiz:

  • Apirilak 5, 11:00: Adinekoen egoitzako tailer psikosoziala.
  • Apirilak 6, 11:00: San Faustoko tailer psikosoziala.
  • Apirilak 7, 11:00: Aramotz auzoko tailer psikosoziala.
  • Apirilak 26, 11:00: Madalenako tailer psikosoziala.
  • Apirilak 27, 17:00: HITZALDI IREKIA, Durangoko Udal Egoitzan.

PREBENTZIOA ETXEAN ETA LEHEN LAGUNTZAK

Helburuak: Adinekoek edo ingurukoek izan ditzaketen egoera kritikoei egoki erantzuteko ezagutzak eskuratzea. Intoxikazioak saihestea, sendagaien erabilera egokia, istripu txikien prebentzioa (kolpeak, zauriak, ebakiak, eztarri-trabatzeak…).

Norekin? Gurutze Gorriarekin lankidetzan.

Noiz:

  • Maiatzak 10, 11:00: Adinekoen egoitzako tailer psikosoziala.
  • Maiatzak 17, 11:00: San Faustoko tailer psikosoziala.
  • Maiatzak 18, 11:00: Madalenako tailer psikosoziala.
  • Maiatzak 19, 11:00: Aramotz auzoko tailer psikosoziala.
  • Maiatzak 25, 17:00: HITZALDI IREKIA, Durangoko Udal Egoitzan.

SEGURTASUNA ETXEAN

Helburuak: Erorketak prebenitzea (sukaldean, bainugelan eskaileretan…). Nola jaitsi eta igo eskailerak, nola oheratu eta jaiki… Prebentzio neurriak hartzea honakoekin: berogailuak, su-ontziak, butano-sukaldeak, gasa…

Norekin?

  • Ekainak 7, 11:00: Adinekoen egoitzako tailer psikosoziala.
  • Ekainak 14, 11:00: San Faustoko tailer psikosoziala.
  • Ekainak 15, 11:00: Madalenako tailer psikosoziala.
  • Ekainak 16, 11:00: Aramotz auzoko tailer psikosoziala.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!