Zapatuan Taldekako III. Erlojuz Kontrako Duatloia lehiatu zuten Zornotzan, Amorebieta-Etxanoko Triatloi Taldeak antolatuta. Ia 60 taldek parte hartu zuten, horietatik 11 emakumeenak. Denak sprint distantzian aritu ziren: 5 kilometro korrika, 18 kilometro bizikletan eta 5 korrika.
Gizonetan, Mugarra Triatloi Taldeak zazpigarren tokian amaitu zuen Galder Aldekoak, Paul Bereziartuak, Iker Iglesiasek eta Aitor Iraurgik osatutako taldearekin (1.06.34). Emakumeetan, berriz, zazpigarren geratu zen Indarpak, Uxuri Aguirreazaldegui, Dalda Barayazarra, Nerea Fernandez eta Itsaso Gutierrezek osatutako taldearekin (1.31.49). Gizonetan Indarpak-eko hiru talde aritu ziren 15, 21, eta 32. postuetan.
Gorka Bizkarra mañariarra seigarren tokian sailkatu zen Foronda Dida taldearekin.
Mugarrako gazteak supersprintean
Taldekako lasterketaz gainera, supersprint duatloia ere antolatu zuten 20 bat gazterekin. Parte hartzaileetako erdiak Mugarrakoak izan ziren: Paule Miota, Irati Garaizabal eta Uxue Artiñano aritu ziren nesketan, eta, Paul Gorrotxategi, Aratz Basauri, Lander Garitaonandia, Igor Goñi, Ander Garaizabal, Eneko Alberdi eta Hodei Fernandez mutiletan.
Indarpak-en lau talde aritu ziren; hiru gizonetan eta bat emakumeetan (Argazkia: Instagram: Indarpak)
Mugarrako 10 gazte supersprint modalitatean aritu ziren. (Argazkia: Mugarra TT)