Bartolome Ertzillako hamar ikasle saritu dituzte Andoaingo Piano Jaialdian

Anboto 2022ko mar. 11a, 10:47

Ane Solozabal, Manex Gallego, Kelmene Abaitua, Mikele Elexpe, Aiala Irurtia, Lide Salaberria, Eider Urigoitia, Edurne Lizundia, Oier Callejo eta Jone Berrizbeitia izan dira ikasle sarituak; 11 eta 15 urte bitarteko Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko mailetan saritu dituzte. Ines Parbole, Mikel Nuñez, Ana Celia Ormaetxea eta Maria Azurmendiren ikasleak dira. 

Andoaingo piano jaialdiaren 17. edizioa otsailaren 12an eta 13an ospatu zen. Jaialdi entzutetsua da piano-komunitatean. Aurtengo edizioan 500 ikasle baino gehiago aurkeztu dira. Bartolome Ertzillako ikasleak aurkeztu diren laugarren biderra da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!