'Yerma'-ren bertsio librea aurkeztuko dute Durangon

Aritz Maldonado 2022ko mar. 4a, 11:30

La Dramática Errantek Federico García Lorcaren klasikoaren berrirakurketa eskainiko du zapatuan.

La Dramática Errante konpainiak Lorcaren klasikoaren "erabateko egokitzapena" egin du Yerman, Maria Goirizelaia antzerki zuzendariaren esanetan. Testuak Lorcaren berba bakar bat ere eduki ez arren, bere esentzia mantendu du. Yerma, Ane Pikaza, Bilboko artista ospetsu bat da Goirizelaiaren obran. Bere senarra, Aitor Borobia, negozio gizon arrakastatsua da; maite du, inguru sozial arrakastatsua du, baina 35 urtegaz umerik eduki ezin duela-eta, mundua gainera jausiko zaio Yermari. Patxo Telleriak euskaratu du lana. Loli Astorekak, Leire Orbek eta Unai Izquierdok osatzen dute aktore taldea. Bilboko BBK aretoak ekoitzitako lehenengo lan propioa da Yerma. San Agustin kulturgunean izango da emanaldia, zapatuan, 19:00etan. Martxoaren 25ean Elorrioko Arriolan ikusi ahal izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!