Atzo, 12:00 inguruan, lapurreta egin zuten Durangoko Zumalakarregi kalean dagoen Hiperchino Basko 2 Dendan. Lapurra burua estalita eta pistola bat eskuan zuela sartu zen dendara eta kutxa erregistratzaileko dirua eraman zuen, Ertzaintzako iturrien esanetan. Jabeak salaketa jarri du, baina momentuz ez dago atxiloturik. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.
Dendako arduradunak ANBOTOri baieztatu dionez, urtea hasi denetik hona bigarren bider egin diote lapurretan. Bietan pistola eskuan zuela sartu zen lapurra.