Jasangarritasunean oinarritutako turismo plan berria, martxan Durangon

Anboto 2022ko mar. 3a, 10:04

Durangoko Udalak 2022-2026 ekitaldirako Turismo Plan berria aurkeztu du.

Durangoko Udalak Turismo Plan berria aurkeztu du. Atzo egin zuen aurkezpena, plana egiten lagundu duten eragileen aurrean. Testu berriak 2022-2026 ekitaldia barnebiltzea aurreikusten du, eta udalerria turismo jasangarrirako helburu legez indartzea du helburu. Udalaren asmoa da "herriaren nortasunetik, inklusibotasunetik eta aniztasunetik" abiatzea, horrekin "bizipenak bultzatuko dituen helmuga kultural, natural eta jasangarria" sustatzeko.

Aurkezpen ekitaldian Ima Garrastatxu alkateak eta Neskutz Rodríguez turismo zinegotziak hartu zuten parte. Adierazi zutenez, planak Durangorako turismo "jasangarriago, arduratsuago, orekatuago eta lehiakorrago" bat sortzen lagunduko du. Honako ezaugarri hauekin deskribatu dituzte plan berriaren erronkak: turismo helmuga hobetzea bertako kulturari eta naturari balioa emanda; turismoaren eskaintza iraunkorra izateko lan egitea; maila instituzionalean protagonismo handiagoa lorteza, enpresekin lankidetzan aritzea, eta herritarrak zein elkarteak turismo garapenean inplikatzea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!