Durangoko Udalak herri galdeketa hasi zuen atzo, Jaurlaritzagaz lorturiko aurre akordioa baliozkotzeko asmoz. EAJ kritiko agertu da galdeketagaz, eta "antzerkia" egitea leporatu dio gobernu taldeari. "Bozketa honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailarekin Trenbidearen Barne Eraldaketarako Plan Bereziari buruz hartu duten aurreakordioa baliozkotu eta justifikatu nahi da. EAJrentzat bozketa honek ez du inolako zentzurik, planteatu den bezala, eta gobernu-taldearen antzerkia baino ez da, hutsune handi eta
garrantzitsuak dituen akordio txar bat baliozkotzeko", azaldu dute jeltzaleek ohar batean.
Jeltzaleek kritikatu dutenez, durangarrak proiektuaren "edukiari, kostuari eta ondorioei buruzko informazio barik" jotzen ari dira bozketara. Bestalde, gaineratu dute Durangori "bultzada" ematea ahalbidetuko duen "proposamen alternatibo bat" lantzen ari direla.