Zabalik dago PERIari dagokion aurre akordioa baliozkotzeko bozketa

Anboto 2022ko mar. 1a, 14:32

Botoa emateko aukera martxoaren 11ra arte dago zabalik.

Durangoko Udalak herritarrak deitu ditu partehartu.durango.eus atariaren bitartez zein modu presentzialean Eusko Jaurlaritzagaz lortutako akordioagaz aurrera egitera edo atzera egitera. Durangarrek galdera zehatz honi erantzun beharko diote: "Ados al zaude Durangoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak PERI Ferrocarril deiturikoaren baitan lortutako aurre akordioarekin?". 

Botoa modu telematikoan emateko: martxoaren 1etik 11ra partehartu.durango.eus web orrian.

Botoa modu presentzialean emateko:

  • Martxoaren 1ean, Astarloa Nagusien Etxeann (16:30 - 19:30)
  • Martxoaren 3an, Andra Mariko elizpean (16:00 - 20:00)
  • Martxoaren 5ean, Ezkurdin (10:00 - 14:00)
  • Martxoaren 6an, Herria tabernaren aurrealdean (10:00 - 14:00)
  • Martxoaren 9an, Madalenako plazan (10:00 - 1400)
  • Martxoaren 11n, Ibaizabal parkean (16:00 - 20:00)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!