Durangoko PSE-EEk dionez, "ez du inolako zentzurik herritarrei PERI Ferrocarril proiektuaren inguruko galdeketa berri bat egiteak, lortutako akordio politikoak hainbat puntu duelako zarratu barik". Eskainiko liratekeen lursailen tasazioa, finantzaketa txostena eta txosten juridikoa ipini dute zarratu bako puntuen adibidetzat. Jesica Ruiz bozeramailearen berbetan, "desberdinak diren instituzioen arteko edozein akordio positiboa da, eta Durangorentzat ona den heinean, gure babesa izango du. Baina bizilagunak berriro ere galdekatzeak ez du ezelako zentzurik", dio.
Kritika parte hartze tailerrei
Alderdi sozialistak, bestalde, duela hilabete egin ziren parte hartze tailerrak kritikatu ditu: "30.000 eurotik gorako kostua izan zuten, eta tailerretako parte hartzaileak ez ziren 60 izatera ailegatu". Herritarrei "itxaropen faltsuak" ez sortzera deitu du Durangoko gobernu taldea.