Historikoki, Bidezabal atletismo taldeak harrobi sendoa izan du emakumeetan eta etorkizunean ere horrela izaten jarraituko duela dirudi. Gaztetxoak indartsu datoz. Joan zen asteburuan, Laudion, eskolarteko Euskadiko txapelketa irabazi zuen haur-kategoriako taldeak. Ixone Sanchez, Arene Pujana, Emma Montero, Paule Hernandez eta Daniela Tenak osatu zuten taldea. Noa Sevilla ere taldeko kidea da, baina ezin izan zuen parte hartu lesionatuta zegoelako.
Lorpen asko, mailaz maila
Beste hainbat domina ere eskuratu dituzte Bidezabaleko atletek. Esaterako, Axpe Aja ermuarra Euskadiko txapeldun geratu zen 100 eta 600 metrotan, 16 urtez azpiko mailan.
Maila absolutoko atletei dagokionez, Cristina Teixeira madrildarra Europako txapeldun geratu zen Bragan (Portugal) pisu jaurtiketan. Disko jaurtiketan azpitxapeldun izatea lortu zuen.