Udaberriko oporretarako, Udaberrian Olgetan egonaldiak prestatu ditu: 2017 eta 2012 urteen artean jaiotakoentzat, bi txanda egongo dira: apirilaren 11, 12 eta 13an lehena, eta apirilaren 19, 20, 21 eta 22an bigarrena. 09:00 – 13:00 artean izango da egunero, eta bi txandetan eman daiteke izena.
Udara begira, udaleku hauek eskainiko dituzte:
Udan Olgetan egonaldiak: 2017 eta 2012 urteen artan jaiotakoentzat, 09:00–13:30 artean izango dira egonaldiak, eta astean behin, 16:00ak arte, egun osoko irteera egingo dute. Bi txanda izango ditu: lehena, ekainaren 27tik uztailaren 8ra; eta bigarrena, uztailaren 11tik 22ra. Hemen ere bi txandetan eman ahalko da izena, eta jantokian bazkaltzeko aukera egongo da.
Udaleku finkoak: Alde batetik Larrauleko udalekua eskainiko da, LH3 eta LH4 mailetan daudenentzat, ekainaren 24tik uztailaren 3ra. Beste alde batetik, Mendigorriako udalekua egongo da, LH5 eta LH6ko gaztetxoentzat, uztailaren 1etik 12ra bitartean.
Udaleku ibiltariak: Adin tarteka banatuta, bi udaleku ibiltari egongo dira: Ibiltari txikia, Debatik Bermeora bidea egingo duena, ekainaren 25etik uztailaren 6ra bitartean, DBH1 eta DBH2 mailakoentzat. Bestetik, ibiltari handia egongo da, Irurtzunetik Debara egingo dute ibilaldia, uztailaren 7tik 18ra artean, eta DBH3, DBH4 eta Batxilergoko lehen mailakoei zuzenduta dago.
Udaberriko egonaldietan zein udalekuetan izena emateko epea martxoaren 7tik martxoaren 10era bitartean izango da, Berbaroren webgunean edo bulegoan. Informazioa guztia (zozketak, prezioak, oharrak...) Berbaroren webgunean aurkitu daiteke: www.berbaro.eus