Gerraren aurka protesta egin dute gaur Durangon eta dozenaka lagun batu dira bertan. Elkarretaratzeko deitzaileek estatuetako agintariei eta indar militarrei atzerapauso bat emateko eta negoziaketa mahaian esertzeko eskatu diete. "Gerra gizateriaren aurkako krimena da eta ez dugu inongo gerrarik babestuko", azaldu dute.
Horrez gain, hurrengo egunetan gudaren aurka eta errefuxiatuen alde egingo diren ekimenetan parte hartzeko dei egin diete herritarrei.