Jose Luis Romero Europako Txapeldun 400 metrotako proban

Maialen Zuazubiskar 2022ko ots. 25a, 17:55

Sekulebedarra taldeko korrikalaria bizkorrena izan da 400 metroko proban.

Bragan (Portugal) jokatzen ari diren Europako Atletismo txapelketan Jose Luis Romero durangarrak garaipena eskuratu du. 400 metrotako proban Romero azkarrena izan da eta Europako Txapelketa irabaztea lortu du. Gainera, Espainiako errekor berria ezarri du: 1:08.59. 

Romerok bihar 200 metrotako proban parte hartuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!