Durangoko udal agintariek Azterlan ikerketa zentroa bisitatu dute enpresekin hasitako bilera sortaren baitan. Udalak garrantzitsutzat jo du "udalerriko eragile ekonomikoekin hartu emanak estutzea eta etorkizuneko lankidetza proiektuak garatzea"; are gehiago, "pandemiak hainbat sektorerekin elkarlanean lan egitearen garrantzia erakutsi" duelako. Hori dela eta, Azterlanen beharrak ezagutzera jo dute bertara, eta adierazi dute bisita baliagarria izango dela "teknologiaren sektorean elkarlanean lan egiteko" eta "ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko".
Udal arduradunek gogoratu dute 500.000 euro bideratu dituztela honezkero txikizkako merkataritza, ostalaritzara, autonomoetara eta mikroenpresetara, eta beste 390.000 bideratu dituztela lanik barik dauden pertsonen kontratazioetara. Horiek guztiak udaleko lau alderdiek adostu zituzten Berraktibazio Planaren baitan.