Goyaren, Haesen eta Fortunyren grabatuak erakutsiko dituzte Durangoko Arte eta Historia museoan

Aritz Maldonado 2022ko ots. 23a, 11:31

Barikuan, hilak 25, irekiko ditu ateak erakusketa berriak. Francisco de Goya, Carlos de Haes eta Mariano Fortuny margolari eta grabatzaile ospetsuen hamalau lan ikusi ahalko dira bertan. Beraien lanak inspirazio iturri izan dira, besteak beste, Dario de Regoyos edo Mari Puri Herrero bezalako artistentzat. 

"Maisu hauek gai izan dira artearen munduaz harago joateko, masak erakartzeko, beste artista batzuengan eragiteko eta gaur egun arte eredu izaten jarraitzeko. Durangon zorte handia daukagu, museoko bilduman artista hauen artelanak ditugulako. Orain, zuri beltzeko altxor hauek bildumatik berreskuratu eta herritarren aurrean jarriko ditugu, lehen aldiz, guztiak batera", azaldu dute Garazi Arrizabala Durangoko Arte eta Historia museoko zuzendariak eta Juanan Bueno zinegotziak. 

Apirilaren 24ra bitartean egongo da ikusgai erakusketa, eta ohi bezala, bisita gidatuak ere antolatuko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!