Durangoko gazteek zabalik dute alokairurako diru laguntzak eskatzeko epea

Anboto 2022ko ots. 22a, 09:17

Udalak 70.000 euroko diru poltsa aktibatu du. 35 urtera arteko gazteek martxoaren 17ra arteko epea dute laguntzak eskatzeko.

Durangoko Udalak gazteen etxebizitza errenta diruz laguntzeko deialdia ipini du martxan. 35 urtetik beherako durangarrek Herritarrentzako Arreta Zerbitzura  edo udaleko egoitza elektronikora jo beharko dute eskariak egiteko. Martxoaren 17ra arteko epea izango dute horretarako. Konplitu beharreko baldintzen artean honakoa dago: azken 12 hilabeteetan udalerrian erroldatuta egotea. Bestalde, udalak aurreratu du diruz lagunduko duen alokairu-prezio maximoa 700 eurokoa izango dela. Laguntzak progresiboak izango dira. Hiru tartetan banaturikoak. 

Eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • 18-35 urte bitarteko adina izatea.
  • Etxebizitzarik jabetzan ez izatea.
  • Etxebizitzaren alokairu-kontratua Bizilagunen erregistratuta egotea.
  • Urteko diru-sarrerak ezin izango dira 21.000 euro gordin baino gehiago izan.
  • Etxebizitzaren alokairua ezingo da hilean 700 euro baino gehiagokoa izan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!