Andereak elkarteak Gurasoen Alienazioaren Sindromearen kontrako elkarretaratzea egingo du

Anboto 2022ko ots. 22a, 10:30

Andereak elkarteak prostituzioaren abolizioa eskatzeko egindako elkarretaratzea.

Eguenean egingo dute elkarretaratea, hilaren 24an, 18:30ean, Andra Marin.

Elkartearen berbetan, "Guraso Alienazioaren Sindrome faltsuak kalte larriak eragiten ditu, ez bakarrik amei, horiek zigortzen baitira diagnostiko faltsu horrekin, baita haien borondatearen kontra aitekin egotera behartzen dituzten haurrei ere". Andereak-ek dioenez, "ume horiei ez zaie entzuten eta haien ongizatearen aurkako erabakiak hartzen dira adingabeen ustezko interes gorenera joz". Irune Costumeroren auzia ipini dute horren adibide modura. Elkarteak adierazi duenez,  Nazio Batuen Erakundeko kontalariek "aspalditik" ohartarazi dute "sindrome faltsuarekin" loturiko erabaki judizial eta administratiboek umeen eta amen giza eskubideak "urratzen" dituela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!