Surrandiak prestatzeko bigarren tailerra, inauteriak arrakastatsuak izan daitezen

Ekaitz Herrera 2022ko ots. 18a, 12:00

Maskarak egiteko 150 kit baino gehiago banatuta, zapatuan margotze tailerra egingo dute. 

Kriskitin dantza taldeko kideak pozarren daude Surrandiak prestatzeko tailerrekin. Joan zen asteburuan, maskarak sortzeko tailerra egin zuten eta "sorpresa handia" hartu zuten jendearen harreragaz. Jaione Fernández de Retanak dioenez, jende asko batu zen tailerrera. "Ez genekien zenbat lagun etorriko zen, zenbat ume, gutxi izango ote ziren beldur ginen. Baina, hara. Landako Gunea 17:00etan zabaldu genuen eta ordurako ilara zegoen. Maskarak egiteko 150 bat kit prestatu genituen. Berehala agortu ziren. Botikara joan behar izan genuen igeltsu gehiagoren bila. Eta han ere agortu zen", dio. Zapatu honetan, tailerraren bigarren partea egingo dute. Landako Gunean egongo dira, 17:00etan, maskarak margotzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!