Aurten ere Zuhaitz Eguna ospatuko du Durangoko Udalak herriko ikastetxe ezberdinetako ikasleekin. Igande goizean ospatuko da Zuhatzola parkean, eta, horretarako, Durangoko Udaleko ordezkariak harremanetan jarri dira ikastetxe ezberdinekin, jarduera modu koordinatu batean garatzeko. Izan ere, ekimenaren proposamena herriko ikastetxe guztiak barnebiltzen dituen Eskola Kontseilura eraman zuten eta bertatik koordinatu da, udaleko ohar batean azaldu dutenez.
2020ko Aurrekontu Partehartzaileetan proiektu bozkatuenetako bat izan ostean, iaz 121 zuhaitz landatu ziren Durangoko hainbat puntutan. Igande honetan, Durangoko Zuhatzola parkean 50 zuhaitz landatuko dira. Landaketan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek hartuko dute parte, bi lorazainen laguntzarekin.