Bizkaiko txapelketan onenen artean aritu dira Uztai taldeko umeak

Anboto 2022ko ots. 16a, 10:08

Uztai taldeko umeak joan zen zapatuan, Durangoko Landako kiroldegian.

Gimnasia erritmikoko umeak lehiara itzuli dira urte biko parentesiaren ostean. Joan zen asteburuan Bizkaiko txapelketako hitzordu bi izan ziren, Durangon eta Gernikan.

Hainbeste denboran geldi egon ostean, umeak "normaltasunera itzultzeko gogo ikaragarria" zutela azpimarratu dute Uztai taldeko kideek. Zapatuan, Durangoko Landako kiroldegian aritu ziren Bizkaia osoko hainbat talde. Benjaminetan Uztaiko umeak izan ziren onenak. Arhane Heras, Maialen Blanco, Nahia Bueno, Lexuri  Garro eta Martina Zabaletak osatutako taldea lehenengo geratu zen eta Laia Madariaga, Izane Borrego, Elaia Moreno, Adriana Maracine eta Maddi Etxebarriak osatutakoa, bigarren.

Kadeteetan ere onenekin aritu ziren. Maider Egiraun, Libe Kortabarria, Malen Ortiz de Salazar , Naroa Brazalez eta Ixone Sesma bigarren geratu ziren eta Naroa Jaio, Amane Abasolo, Paule Casal, Maria Renea eta Harritxu Agirre hirugarren.

Domekan, Gernikan lehiatu zuten txapelketako bigarren jardunaldia, haur-kategorian. Irati Gallastegi, Maria Rodriguez, Irati Blanco, Iraia Lete eta Amaia Gonzalez bigarren tokian sailkatu ziren eta Tiffany Mamani, Haizea Mosteiro, Ane Rivera, Jone Olasolo, Izaro Oñate eta Eider Flores, laugarren.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!