Durangoko Udalak Itxaropenaren Amaren eskultura berritzeko lanak hasi ditu. Eskultura erlijiosoa udaletxearen azpiko arkupean dago. Irudiaren markoa sitsak janda egon da eta eskulturaren eskumako besoa apurtuta dago. Konponketa lanek aste bi iraungo dute.
Itxaropenaren Amari eskainitako eskultura 1624koa da eta azken berritze-lanak 1994an egin zituzten. Orain arte, leku horretan zabor poltsak jasotzeko makina egon da. Konponketa lanek iraun bitartean makina Bizenta Mogel bibliotekaren ondoan egongo da.