Inauteriak ate-joka datozela eta, Durangoko Kriskitin dantza taldeak Surrandien karetak egiteko tailerrak antolatu ditu. Lehenengo saioa zapatu honetan egingo dute, arratsaldeko 17:00ean Landako Gunean. Bigarrena, datorren zapatuan egingo dute, otsailaren 19an, ordu eta leku berean. Asteburu honetako saioan materiala banatu eta maskara egiteko azalpenak emango dituzte. Datorren asteburuan, maskarak margotuko dituzte.
Egun handia, berriz, otsailaren 26an izango da. Durangarrek kalera irtengo dute mozorroekin, Kriskitin dantza taldeak eta Surrandiek lagunduta. Kalejira 18:00-20:00 bitartean egingo dute.