Koalizio morearen arabera, Durangoko eta Durangaldeko osasun azpiegitura "oso eskasa" da. Isabel González legebiltzarkideak adierazi du lehen mailako arretan izandako "murrizketek, osasun-langileen saturazioak eta pandemiarekin izandako kolapsoak" egoera "jasanezin" bihurtu dutela. Hori dela eta, Elkarrekin Podemos - Ezker Batuak Eusko Legebiltzarrera eramango du Durangaldean ospitale bati bideragarritasuna emateko proposamena. Otsailaren 17an, datorren eguenean, eramango du gaia bertaa.
Bestalde, koalizio moreak bilera irekia egingo du herritarren kezkak eta iradokizunak jasotzeko. Otsailaren 15ean egingo dute, 19:00etatik 20:00era, alderdiak Goienkalea kalean duen egoitzan. Bertan Elkarrekin Podemoseko ordezkariak egongo dira, Eusko Legebiltzarreko Isabel González legebiltzarkidea eta Julián Ríos Durangoko alkateordea.