Durangoko EAJk komun publikoen egoerari lotutako kexak jaso ditu, eta kexa horiexek helaraziko dizkio gobernu taldeari. Jeltzaleen berbetan komun publikoak "egoera txarrean" daude, eta euretako batzuk "hilabete bi" daramatzate zarratuta. Gaur egun Landakon, Madalenan eta Ezkurdin daude komun publikoak, baina gobernu taldeari beste bat ipintzeko aukera aztertu dezan eskatuko dio. "Gure udalerrian gero eta adineko jende gehiago dagoela kontuan hartuta, behar-beharrezkoa da zerbitzu horiek egoera onean mantentzea", azaldu du Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak. EAJk aurreratu duenez, gaia Herritartasun Batzordera eramango dute.