Landako Kiroldegiak gimnasia erritmikoko Bizkaiko txapelketa hartuko du datorren zapatuan

Anboto 2022ko ots. 8a, 09:00

Benjamin eta kadete mailako gimnastak lehiatuko dira.

Landako kiroldegiko txapelketa 10:00etan hasi eta 15:30 inguruan amaituko da. Hasiera batean, talde gehiagok parte hartzea eta ekimenak iluntzera arte irautea aurreikusita zegoen, baina COVID kasuak direla-eta talde batzuk ezingo dira etorri. Talde gutxiagorekin bada ere, txapelketa egin egingo dela segurtatu dute Durangoko Uztai taldeko kideek ohar batean. Sarrera doakoa izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!