Durangoko eragile feministak motorrak berotzen hasi dira Martxoaren 8ari begira. Egun horretako aldarrikapenak prestatze aldera bilera bi antolatu dituzte. Lehenengo bilera otsailaren 13an egingo dute, domekan, goizeko 11:00ean. Bigarrena, berriz, otsailaren 23an, iluntzeko 19:30ean. Bai bata eta bestea Andragunean izango dira. M8 asanbladak adierazi duenez, bilerak ahalik eta jendetsuenak eta anitzenak izatea gura dute. "Mobilizazioetara joateaz gainera, egunaren antolaketari begira garrantzia eman gura diogu, eta herriko emakume oro gonbidatzen dugu asanbladetara", adierazi dute.