Durangoko Udalak euskal dantza emanaldiak antolatuko ditu Ezkurdiko kioskoan

Anboto 2022ko ots. 7a, 12:42

Euskal dantzak sustatzeko asmoz, erromeriak antolatuko ditu Durangoko Udalak hilean behin. Aiko dantza taldearena izango da sasoiko lehenengo dantzaldia. Emanaldiak zapatuetan izango dira, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira. 

"Durangok beti izan du erromeriarekiko eta dantzarekiko sentsibilitate berezia. Horregatik, hilean behin erromeria Durango erdira ekarriko dugu, hain zuzen, duela oso gutxi berritu dugun Ezkurdi kiosko mitikora", azaldu dute Julian Rios alkateordeak eta Juanan Bueno zinegotziak. 

Euria eginez gero, Andra Mariko elizpean egingo dira emanaldiak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!