Umeentzako jolasak margotu dituzte Pedro Pablo Astarloa kalean

Anboto 2022ko ots. 7a, 12:24

Jolasak Durangoko ikastetxeetako ikasleek aukeratu dituzte bozketa bidez. Margoketak Martzel Do Nascimento grafittigile zornotzarrak egin ditu.

Durangoko Udalak umeentzako jolasak margotu ditu Pedro Pablo Astarloa kaleko lurrean, aurtengo Mugikortasun Astearen baitan. Margoketak Martzel Do Nascimento  grafittigile zornotzarrak egin ditu. Jolasen herriko ikastetxeetako umeek aukerati dituzte bozketa bidez. Berdintasun Sailak halantxik eskatuta, irudietako bat LGTBI+ kolektiboaren aldekoa izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!