Antzezlana giza harremanei buruzko komedia dibertigarria da. Sonia Villamorrek zuzendu du, eta Rafa Hercek idatzi du testua (Alexander Patelliéreren eta Matthieu Delaporteren Le Prénom obran oinarritua dago). Dolma Romerak, Rafa Hercek, Eduardo Pombarrek, Aitor Berriok eta Maria Otxandianok egin dituzte aktore lanak.
Lagun arteko afari bat planteatzen du obrak. Bertan, bi bikote daude, eta bikoteetako batek eduki behar duen umearen izena asmatzeko joko bat planteatzen du. Gatazka piztuko du horrek, baina.
¡Ese no! Errota kultur etxean estreinatu zuen Banarte antzerki taldeak.