Durangoko Udalak gabonetako kanpainan tokiko negozioen kontsumoa sustatzeko jarri zuen martxan lehiaketa. Guztira, hogei proposamen jaso ditu udalak lehiaketarako.
"Lehiaketa honen helburua tokiko negozioen balioa nabarmentzea izan da, beste ekimen txiki eta handi batzuekin egiten dugun bezala. Durangoko Udaletik gure herriaren negozio txikiak laguntzeko ekimenak bultzatzen jarraituko dugu", azaldu dute Iker Urkiza eta Neskutz Rodriguez zinegotziek.