Durangoko Andereak elkarteak indarkeria matxista salatzeko hileroko elkarretaratzea egingo du eguen honetan, 18:30ean, Andra Marian. Deialdian "autodefentsa feministara" deitu ditu emakumeak uste baitu erakundeak "ez direla gai" emakumeak babesteko. "Badirudi biztanleriaren erdiaren ongizatea bermatzea ez dela lehentasun politikoa", gehitu dute.
Andereaken esanetan Sara Pinaren hilketak "argi" erakusten du " ez gaituztela hezten indarkeria matxista zer den ulertzeko". "Sistema osoak konspiratzen du gizonen menderatzean eta emakumeen mendetasunean oinarritutako ordena bortitz horri eusteko".
Horregatik guztiagatik indarkeria sexistaren aurkako borrokarekin "bat egiteko" eta "kontzentraziora joateko" deia egin dute, "argitara ateratzen ez den arazo bat ezin baita konpondu".