Raquel Calvo durangarraren 'Yungay 7020' dokumentala nazioarteko zine jaialdietarako hautatu dute

Anboto 2022ko urt. 25a, 09:27

Yungay 7020 film labur dokumentalak harrera ona izan du dokumentaletan espezializaturiko zinemaldien nazioarteko zirkuituan. Otsailean Big Sky Documentary Film Festivalen proiektatu dute Raquel Calvo durangarrak eta Elena Molinak zuzendu duten pieza. 

Aurretik, Cortada saria jaso zuen lanak, eta Bogotako (Kolonbia) Bogoshorts programan eta Zinebiren sail ofizialean lehiatu zen Yungay 7020. 1970ean lur-jausi batek Yungay hiria suntsitu zuen, hain zuzen ere, gertaera hori da filmaren ardatza. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!