[BIDEOA] Lide Azueta: "Urteetan egindako lanak bere fruitua eman du"

Anboto 2022ko urt. 20a, 16:00

Espainiako Triatloi Federazioak Urrezko Ziurtagiriarekin aitortu dio Mugarra Triatloi Taldeari gazteen artean triatloia bultzatzeko egiten dabilen lana. Euskal Autonomia Erkidegoan aurten holako sari bat eskuratu duen talde bakarra da. Saria jasotzeko Madrilen egindako galan izan zen Mugarra TTko Lide Azueta durangarra beste taldekide batzuekin batera.

Lide Azueta triatloi eskolako irakaslea da. Jardunbide horrez gainera beste batean ere burubelarri sartuta dabil. Espainiako Triatloi Federazioak abiatutako Amazonas izeneko egitasmoaren parte da. Ekimen honen helburua emakume gazteengan triatloirako zaletasuna sustatzea da. Federaziokoak Azuetagaz jarri ziren hartuemanetan proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan lantzeko, hemen nazioarteko entrenatzaile titulua duen emakume bakarrenetakoa delako. Barikuko alean berari egindako elkarrizketa argitaratuko du ANBOTOk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!