Durangoko Arte eta Historia museoak inoizko bisitari kopururik handiena jaso zuen iaz: 17.681 bisitari

Anboto 2022ko urt. 19a, 11:49

Erakusketarik bisitatuena Darío de Regoyosena izan da. 3.292 bisitari izan ditu.

Durangoko Arte eta Historia Museoa "norabide onean" doala iritzi diote Ima Garrastatxu alkateak, Julián Ríos alkateordeak eta Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariak. Sekula egondako bisitari kopururik handienak bat egin du museoaren 25. urteurrenarekin. Hori dela eta, urtemuga ospatzeko modurik onena "publikoaren aldetik jasotako harrera" izan dela azpimarratu dute agintariek. Iazko erakusketarik bisitatuena Darío de Regoyosen Durangoko Begirada Inpresionista izan da. 3.292 bisitari izan ditu, eta barau izan da, era berean, museoaren historian gehien bisitatutako erakusketa. Besteak beste, Picasso, Dalí edo Durero artisten erakusketak gainditu ditu. Erakusketa horren parte izan da udalak eta museoak eskuratutako Merkatua Durangon koadroa.

Iaz museora hurbildutako  bisitarien %62 Durangaldetik etorritakoa izan da. Guztira 57 bisita gidatu egin zituzten eta 490 pertsonek hartu zuten parte horietan. Udalak adierazi du "Durango kulturalki aberatsago, erakargarriago eta oparoago" egiteko lanean jarraituko duela. Bestalde, gogora ekarri dute horrelako etorrerek aztarna uzten dutela turismoaren eta komertzioen sektorean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!