Durangoko Udalak Mugarra Triatloi Taldea zoriondu du Espainiako Triatloi Federazioak emandako sariagatik

Anboto 2022ko urt. 15a, 09:36
Mugarra TTko eta Durangoko Udaleko ordezkariak.

Talde durangarrak Urrezko Bikaintasuna jasoko du larunbat honetan Madrilgo Batzorde Olinpikoan, triatleta gazteen promozio eta prestakuntzagatik.

Durangoko Udalak Mugarra Triatloi Taldearen lana zoriondu eta eskertu nahi izan du, larunbat honetan Espainiako Triatloi Federazioaren (FETRI) Urrezko Bikaintasun mailako saria jaso aurretik.

Sari hori Mugarra T.T.-ri emango zaio, Madrilgo Batzorde Olinpiko Espainiarraren egoitzan egingo den ekitaldi batean. Ekitaldi horretan, FETRIk emango die saria, triatleta gazteen promozio eta prestakuntzaren alde egindako lan bikainaren ondorioz. Euskal Autonomia Erkidegoan, Mugarra Triatloi Taldea da aitorpen hori jasoko duen klub bakarra, Estatuko beste 20 klubekin batera.

Atzo udaletxean egindako harreran, Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak eskerrak eman zizkien Mugarra Triatloi Taldeko ordezkariei udalerrian kirol eta gizarte arloan egiten duten lanagatik.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!