Astelehenean 38 urteko emakume bat erail zuen bere bikotekideak Tuteran eta berau salatzeko elkarretaratzeko deia egin du Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak. Horrekin batera, "estrukturala" den arazoari aurre egiteko irtenbideak eskatu ditu Emakumeen Mundu Martxak. "Eraldaketa soziala lortu nahi badugu, alderdi ezberdinetatik lan egin behar dugu denok batera. Gizarteak aldaketa beharra dauka, eta jarrera matxistak eta sexistak behingoz amaitu behar dira", adierazi dute ohar batean.
Osasungintza, hezkuntza eta justizia "publiko eta unibertsala" aldarrikatu dute. "Gizarte sozial moduan gure espazioetan eraldaketa bultzatu behar dugu, erasoak salatu behar ditugu, espazio seguruak bermatu behar ditugu, ekimen desberdinak bultzatu behar ditugu...guzti honetarako indarrak batu, eta eraldaketa bultzatu behar dugu", gehitu dute.