ALCER elkarteak Durangoko Udala saritu du giltzurrunetako gaixotasunak dituzten herritarrei emandako laguntzagatik

Anboto 2022ko urt. 12a, 11:15

Elkarteak laguntza nutrizionala, psikologikoa eta soziala eskaintzen die giltzurrunetako gaixotasunak dituzten herritarrei. Durangoko Udalak ibilbide luzea egin du elkartea laguntzen.

ALCER Bizkaia elkarteak sari bat eman dio Durangoko Udalari, urteetan giltzurrunetako gaixotasunak dituzten pertsonekiko agertu duen konpromisioagatik. Elkarteak Bilbon egindako ekitaldi batean saritu du udala. ALCER Bizkaia elkarteak 1977tik dihardu giltzurrunetako gaixotasunak dituzten pertsonen bizi-kalitatea eta laguntza-sareak indartzen. Lurralde historiko bakoitzeko ospitale eta dialisi-zentroekin koordinatuta lan egiten dute. 

Durangoko Udalak urteak daramatza elkartea laguntzen, eta udal agintariek adierazi dute eutsi egingo diotela konpromiso horri. "Durangotik jendearen bizitzan eta
osasunean laguntzen saiatzen diren erakunde eta elkarteekiko lankidetza sustatzen
jarraituko dugu, batez ere gehien behar dutenekiko", esan dute Ima Garrastatxu alkateak eta Julián Ríos alkateordeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!