Zapatu gauean 28 urteko gazte bat atxilotu zuten Durangon, ertzain bati eraso egitea leporatuta

Anboto 2022ko urt. 10a, 14:31

Kalebarria kalean gertatu zen jazoera.

Joan zen zapatuan, gauerdi inguruan, 28 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak Durangon. Kalebarria kalean persona bi borrokan zebiltzanaren abisua jaso eta bertaratu egin ziren. Bi lagunak identifikatu zituzten. Euretako batek ertzain bati “eraso egin” ziola azaldu dute Ertzaintzako iturriek. Ondorioz, gazte hori atxilotu egin zuten. Hurrengo egunean epailearen aurretik igaro zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!