Zabalik dago Landako Gunean antigeno eta PCR probak egiteko gunea

Anboto 2022ko urt. 10a, 15:13

Landako Guneko atzealdeko hirugarren modulua erabiliko dute horretarako, sasoi batean txertaketak egin zituzten espazioa, hain zuzen ere.

Durangoko Udalak Osakidetzaren esku utzi du Landako Guneko hirugarren modulua bertan antigeno eta PCR probak egin ditzaten. Gaur 15:00etan hasi dira zeregin horretan. Horrela, aurrerantzean Durangaldeko, Ondarroako eta Markinako herritarrek espazio honetan proba hauek egin ahalko dituzte.

Bestalde, gaurtik aurrera helduei txertoak jartzen ere hasiko dira Durangoko anbulatorio zaharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!