'Gure eguenak'-eko lehenengo artista Ander Erzilla durangarra izango da. Urtarrilaren 27an Sustraiak adarretan emanaldia eskainiko du. Erzillaz gainera, Antton Telleriak, Irati Bilbaok, Doos kolektiboak eta Axut antzerki konpainiak parte hartuko dute egitasmo berri honetan. Horiez gainera, adin guztietarako antzezlan, dantza eta musika emanaldiak egongo dira maiatzera bitartean. Urtarrilean, Zuhaitz Gurrutxagaren eta Iker Galartzaren Lehendakari gaia komedia, Markeliñeren Ganbara doinuak, Banarte antzerki taldearen ¡Ese no!, eta A.K.A Also Known As ikuskizunez gozatu ahalko dute ikusleek.
Bazkidetza kanpaina berria
Urtero legez, kulturguneak bazkidetza kanpaina berria abiatu du. Bazkideek %25eko beherapena izango dute San Agustinek antolatuta emanaldi guztietan.